Bigarrenak
Barbarinak
Ezkatak kendu ondoren, xerratu, eta hotzean gorde. Barbarinei hezurrak eta burua kendu, irinetan pasatu, eta frijitu olio berotan.
Oliba-beltz patata purea
Patatak zuritu, zatitu, eta uretan egosi gatz pixka batekin. Egosita daudenean, ontzi batera sartu, eta gurin pixka bat, koilarakada bat oliba-beltz pasta eta gatza bota, eta dena nahastu. Oliba beltzak zatitu, eta purean sartu. Epelean gorde.
Baratxuri freskoak
Baratxuriak zuritu, eta ur berotan sartu minutu batez; xukatu, eta zartagin batean salteatu, olio berotan.
Apoperrexil olioa
Osagaiak ontzi batean sartu, irabiagailuarekin dena nahastu, eta geroko gorde.
Bukaera
Zartagin bat oliba olio tanta batekin berotu, eta barbarin xerrak pasatu; gutxi eginda utzi, eta plater batean jarri.Oliba-beltz patata purearekin malko bat egin, eta ondoan baratxuri freskoa jarri; apoperrexil olioarekin apaindu, eta barbarin hezur kurruskaria jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa