Bigarrenak
Hegaluze bolak
Hegaluzea txikitu. Baratxuria ondo-ondo txikitu, eta perrexilarekin, arrautzarekin eta irin pixka batekin batera bota; dena ondo nahastu bol batean. Bolatxoak egin, eta irinetan eta arrautzatan pasatu. Olioa oso bero egon gabe, bolak frijitu, eta lapikora pasatu.
Tomate Saltsa
Bi baratxuri-ale gorritu; 2 tipula, piper berde bat eta 4 pikillo piper txiki-txiki egin, eta bota, eta dena biguntzen utzi. Eginda dagoenean, tomatea bota, azala kenduta eta pipitarik gabe. Gatza bota, baita azukre pixka bat ere. Egiten utzi.
Amaitzeko, tomate saltsan sartu bolak, eta irakinaldi bat eman.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa