Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Quesada pasiega marrubiekin eta banilla saltsarekin
Quesada pasiega marrubiekin eta banilla saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Quesada pasiega:
  • -Gaztanbera, 250 g
  • -Azukrea, 100 g
  • -Irina, 65 g
  • -Gurina, 60 g
  • -2 arrautza
  • -Limoi baten azal birrindura
  • -Brandya, txorrotada bat
  • -Kanela hautsa
  • -Gatza
  • Hostopil xaflak karamelizatuta:
  • -Hostopila, xafla bat
  • -Azukre hautsa
  • Marrubiak bere zukuan:
  • -Marrubiak, 200 g
  • -Marrubi zukua, 150 g
  • -Azukrea, 50 g
  • -Menta orriak
  • Banilla saltsa:
  • -Esnea, 250 g
  • -3 gorringo
  • -Azukrea, 40 g
  • -Arroz irina, 40 g
  • -Banilla esentzia
Prestaketa

Quesada pasiega:

Gurina izan ezik beste osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin ondo nahastu, gurin hurtua gehitzen diogun bitartean. Moldean sartu eta labean 170ºC-an egosi 15-20 minutuz.

Hostopil xaflak karamelizatuta:

Hostopila luzatu eta azukre hautsa gainetik bota. Hirukitan moztu eta 180ºC-an laberatu karamelizatu arte.

Marrubiak bere zukuan:

Azukrea karamelizatzen jarri eltze batean eta bertara marrubi zukua botako dugu. Elkartzen direnean, marrubiak zatituta gehitu, irakinaldi bat eman ostean, juliana eran moztutako mentarekin nahastu eta erreserbatu.

Banilla saltsa:

Eltze batean esnea banilla esentziarekin berotzen jarri. Beste ontzi batean gorringoak, azukrea eta arto irina sartu eta ondo nahastu. Esne beroa gehitu eta sutan jarri loditu arte. Hozten utzi.

Bukaera:

Plater batean quesada pasiega zati bat jarri eta ondoan marrubiak, banilla saltsa eta hostopil hirukiak.