Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Opiltxo arrosak txokolate zuri moussearekin
Opiltxo arrosak txokolate zuri moussearekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Orea:
  • Azukrea, 100 g
  • Limoi baten zukua eta azalaren birrindura
  • 2 arrautza
  • Esne-gaina, 45 g
  • Ron pixka bat
  • Irina, 95 g
  • Legamia hautsa, 2 g
  • Gurina, 35 g
  • Mugurdiak
  • Txokolate moussea:
  • Txokolate zuria, 350 g
  • Esnea, 125 g
  • Esne-gaina, 125 g
  • Gorringoak, 50 g
  • Kakao gurina, 25 g
  • Txokolate eta mugurdi estalkia:
  • Txokolate zuria, 200 g
  • Mugurdi txokolatea 80 g
  • Kakao gurina, 120 g
  • Mugurdi hautsa, 8 g
Prestaketa

Orea:

Limoiaren azal birrindura azukrearekin nahastu eta arrautzekin batera harrotzen jarri. Ondoren esne-gaina, limoi zukua eta rona gehitu, nahastu eta irina legamia hautsarekin elkartu. Azkenik, gurina urtua bota eta  moldetan orea jarri mugurdiak erdian tartekatuz eta labean sartu 180ºC-an 20-25 minutuz.

Txokolate moussea:

Esnea eta esne-gaina eltze batean berotzen jarri. Ondoren gorringoak gehitu eta egosi egingo dugu irakin gabe. Nahasketa hau txokolate zuriari eta gurinari bota, ondo nahastu eta hotzean gorde gero harrotzeko.

Txokolate eta mugurdi estalkia:

Osagaiak ontzi batean elkartu eta ur berotan urtu.

BUKAERA:

Bizkotxoa labetik atera ondoren, hozten denean, txokolate moussea gainetik jarriko diogu. Izozkailuan sartu eta gogortzean estalkia gehitu eta gogortzen utzi. Gainetik mugurdi batzuk jarri.