Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Esne karamelatuz beteriko alfajoreak eta paskualinak
Esne karamelatuz beteriko alfajoreak eta paskualinak
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Alfajoreak:
  • Gurina, 200 g
  • Azukre hautsa, 200 g
  • Maizena, 300 g
  • Irina, 200 g
  • Legamia hautsa, 2 g
  • Gorringoak, 4-5
  • Gatza
  • Banilla lurrina
  • Esne karamelatua
  • Txokolate beltza
  • Paskualinak:
  • Irina, 400 g
  • Gatza
  • Legamia hautsa, pixka bat
  • Gurina, 200 g
  • Ur hotza, 100 g
  • Barrukoa:
  • Tipula, 300 g
  • Oliba olioa, 50 g
  • Ziazerbak, 400 g
  • Gatza
  • Intxaur muskatua, pixka bat
  • Azukrea
  • Parmako gazta birrindua, 2 koilarakada
  • Gaztanbera, 250 g
  • Arrautzak, 3
Prestaketa

Alfajoreak:

Ontzi batean gurina zatituta sartu, nahasten hasi, azukrea hautsa eta gorringoak gehitu eta dena ondo nahastu. Ondoren osagai lehorrak elkarrekin bota. Ondo elkartu ore bat egin arte eta labeko bi paperen artean jarri eta arrabolarekin luzatu zentimetro bateko lodiera eman arte. Zilindro batekin forma eman, erretilu batean luzatu eta labean sartu 170ºC-tara 8 minutuz. Ez dute kolore handirik hartu behar.

Gailetari esne karamelatu koilarakadatxo bat jarri eta beste gailetarekin itxi. Batzuk txokolate beltz urtuarekin estali.

Paskualinak:

Alde batetik irina, gatza, gurina eta urarekin orea egingo dugu. Bi paperen artean sartu eta luzatu ondoren, molde bat egingo dugu.

Zartagin batean tipula erregosten jarri eta bertara ziazerba orriak galdarraztatuta sartu. Pixka bat sueztitu eta  ontzi batean sartu gaztanbera, 2 arrautza eta Parmako gazta birrinduarekin nahasteko. Intxaur muskatua eta gatz pixka bat jarri. Orea luzatu dugun moldean sartu,  zulotxo bat egin eta arrautza  sartu. Gatza bota. Beste ore zatiarekin estali, izkinak moztu eta laberatu 170ºC-tan 25-30 minutuz.

 

BUKAERA:

Erretilu batean paskualina zati bat atera eta ondoan  alfajoreak jarri.