Azkenburukoak
Gaileta orea:
Ontzi batean irina, gatza, azukrea eta gurina sartu eta eskuekin lantzen hasi. Gurina beste osagaiekin elkartzen hasten denean, gorringoa gehitu ore bat eginda geratu arte. Paperarekin erretilu bat forratu eta gaileta orea bertara bota eta ondo luzatu arrabol batekin. Laberatu 180ºC-tan 20 minutuz edo, gaileta eginda egon arte, eta hozten utzi.
Karamelu saltsa:
Zartagin batean azukrea eta ura karamelizatzen jarri. Karamelo kolorea hartu duenean, sutatik atera eta esne-gaina gehitu. Buelta batzuk eman bi osagaiak elkartu arte eta orduan gurina, banilla mamia eta gatza gehitu eta, ondo nahastu ondoren, 118ºC arte eraman. Orduan gailetaren gainera bota eta gogortzen utzi.
Txokolate estalkia:
Hiru osagaiak ontzi batean sartu eta maria bainuan urtzen jarri. Osagaiak ondo elkartuta daudenean karamelu saltsaren gainera bota eta ondo luzatu izkina guztietatik. 6-7 orduz hozten utzi mozteko.
Txokolate eta hur bolak:
Soberan geratu den gaileta eskuekin desegin eta txokolate kremarekin nahastu. Ore zati eta hur bat hartu eta, eskuen laguntzaz, orearekin bola bat egin eta erdian hurra sartu. Txokolate txuria urtu eta bola estali. Hozten utzi.
Bukaera:
Erretilu batean gailetak moztuta aurkeztu txokolate eta hurren bolen ondoan.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa