Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Japoniar gazta tarta eta jogurt banana eta mahats gorri irabiakia
Japoniar gazta tarta eta jogurt banana eta mahats gorri irabiakia
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Japoniar gazta tarta:
  • - Gazta krema, 320 g
  • - Gurina, 40 g
  • - Esnea, 100 g
  • - Irina, 80 g
  • - Arrautzak, 8
  • - Limoi erdi baten zukua
  • - Azukrea, 160 g
  • Jogurt, banana eta mahats gorri irabiakia:
  • - Greziar jogurta
  • - Esnea, 150 g
  • - Banana
  • - Mahats gorriak, 80 g
  • - Banilla, 3 g
  • - Azukrea, 30 g
  • Bananak limoiarekin:
  • - Bananak, 2
  • - Laranjak, 2
  • - Mahats gorria
  • - 2 limoiren zukua
  • - Azukre moskobatua, koilarakada bat
  • - Banilla adar erdia
  • - Menta orriak
Prestaketa

Japoniar gazta tarta:

Ontzi batera 8 zuringoak sartu eta azukrea pixkanaka gehituz harrotu.

Beste ontzi batean gazta krema, gurina bigunduta, gorringoak,  irina, esnea, eta limoi erdiaren zukua sartu eta ondo nahastu. Zuringoak harrotu direnean, beste nahasketarekin elkartu. Moldean sartu eta labe erretiluan ur beroa jarrita, laberatu 160ºC-tara 20 minutuz eta ondoren 30 minutuz labe barruan utzi, itzalita dagoela.

Jogurt, banana eta mahats gorri irabiakia:

Mahatsari haziak kendu eta osagai guztiak ontzi batean sartu eta birrindu. Edalontzi batean jarri eta hotzean gorde.

Bananak limoiarekin:

Laranja zuritu eta  atalak kendu. Banana xerratan moztu. Mahatsa erditik moztu eta haziak kendu. Ontzi batean limoi zukua, azukre moskobatua, banilla haziak eta menda txikituta sartu eta fruta zatiak gehitu. Ondo nahastu eta beratzen utzi ontzitxo batean.

Bukaera:

Erretilu batean tarta zati bat, irabiakia eta fruta nahasia jarri.