Azkenburukoak
Errege opil frantsesa:
Ontzi batean gurina bigunduta sartu eta banilla haziak gehitu. Nahasten hasi eta bertara almendra hautsa, azukrea, arrautzak eta rona gehitu. Ondo nahastu ondoren, gozogintzako poltsa batean sartu. Bi hostopil xaflak forma borobilean moztu eta xafla bati labanarekin ebakiak egin forma emateko. Beste xaflaren erdian almendra krema jarri. Ertzak gorringoarekin margotu eta beste hostopil xaflarekin estali. Izkinak tolestu eta estalkiari gorringoa eman.
Laberatu 190ºC-tara 5 minutuz kolorea hartu dezan eta ondoren 160ºC-tara jaitsi 30 minutuz.
Ziropa:
Bi osagaiak eltze batean irakin eta hotzean gorde.
Banilla eta karamelu irabiakia:
Ontzi batean banilla izozkia, esnea, moskabado azukrea eta izotzak sartu eta birrindu irabiaki bat bezala geratu arte.
Zartagin batean azukrea karamelizatzen jarri eta esne-gaina gehitu. Bi osagaiak elkartzen direnean, hotzean gorde ondoren hagaxkarekin harrotzeko.
Denboraldiko fruta konpota:
Fruta guztiak tamainan moztu eta kanela adar eta azukrearekin egosten jarri konpota egin arte. Menda orri txikituak gehitu.
BUKAERA:
Erretilu batean errege opila aurkeztu eta ondoan edalontzi luze eta estu baten irabiakia.
Konpota ontzitxo batean jarri.
Menta jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa