Azkenburukoak
Fruitu lehor orea:
Bizkotxoaren moldea gurin urtu eta irinarekin igurtzi. Labea 180ºc-tara mantendu piztuta.
Ontzi batean eztia, gurina urtuta, gatz pixka bat eta fruitu lehorrak txikituta nahastu. Moldearen barruan jarri eta ondo zanpatu.
Bundt bizkotxo orea:
Ontzi batean gurina bigunduta jarri eta azukre eta eztiarekin nahasten hasi. Ondo harrotuta dagoenean, arrautzak banan banan sartu. Banilla adarraren haziak ere gehitu.
Katilu batean irina, legamia hautsa, bikarbonatoa eta geratzen den gatza jarri.
Beste katilu batean jogurta eta esnea nahastu.
Gurin eta arrautzen nahasketan azken bi prestaketa horiek txandaka gehitzen joango gara. Ondoren Bundt bizkotxo moldera botako dugu erdia bete arte, fruitu lehorren gainera. Behin hori eginda kolpe lehor batzuk emango dizkiogu moldeari. Berriro fruitu lehorren nahasketa ondo luzatu orearen gainetik eta falta den orearekin bukatuko dugu moldea betetzen. Azken kolpe batzuk eman prestaketa ondo sartuta gera dadin.
Laberatu 40 minutuz. Ondoren, moldetik aterako dugu hoztu dadin.
Txokolatezko estalkia:
Esne-gaina berotu eta bertan txokolate beltza urtuko dugu. Ondoren, birringailuarekin gurina gehituko diogu.
Fruitu lehor karamelizatuak:
Zartagin batean osagai guztiak elkartu eta egosten joan karamelizatu arte.
Txokolate txuri mentak:
Txokolate txuria urtu. Erretilu batean mentak jarri eta txokolate txuriaz estali. Hotzean gorde.
Bukaera:
Bundt bizkotxoa hoztean, txokolate estalkia gainetik bota eta ondoren fruitu lehor karamelizatuak bizkotxoan banatu. Txokolate txuri mentekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa