Azkenburukoak
Paristar flana:
Tarta molde baten oinarria hostorearekin estali eta, gainetik pisua jarrita, labean erre 180ºC-tara 15 minutuz..
Esnea, esne-gaina eta banilla adar haziak eltze batean sartu eta berotzen jarri. Beste ontzi batean arrautzak, azukrea eta arto irina bota eta nahastu. Esnearen ontzira gehitu eta berotzen jarri eta 2 minutuz irakiten eduki. Tarta moldera gehitu eta laberatu 180ºC-tan 15 minutuz.
Kafe eta esne-gain infusionatua:
Eltze batean esne-gaina, azukrea, limoi azala eta kanela adarrarekin sartu. Irakinaldi bat eman ondoren egoten utzi, iragazi eta hotzean gorde. Ondoren, hagaxkarekin harrotu eta gozogintzako poltsa batean sartu.
Almendra kafearekin karamelizatuta:
Almendra eta kafe haziak zartagin batean txigortu. Zartagin batean azukrea karamelizatu. Irakiten hasten denean, almendra eta kafe haziak bota eta bueltak eman karamelizatu arte. Erretilu batean papera jarri, bertan zabaldu eta, hozten hasten denean, txikitu.
Tofea:
Kazola batean azukrea karamelizatu. Bertara esne-gaina gehitu.
Bukaera:
Edalontzi estu eta luze batean kafea egin eta gainetik txapela izango balitz bezala esne-gain infusionatua jarri. Kanela hautsa eta almendra eta kafe karamelizatuak bota. Tofea kafearen gainean edo edalontzi barruan jarri.
Plater batean paristar flana erditik moztuta jarri. Menta orriekin apaindu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa