Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Cannoliak gaztanbera kremarekin, txokolate beltza eta pistatxo malutekin
Cannoliak gaztanbera kremarekin, txokolate beltza eta pistatxo malutekin
Osagaiak
  • Cannoliak:
  • - Irina, 250 g
  • - Azukrea, 30 g
  • - Marsala ardoa, 60 g
  • - Gurina, 40 g
  • - Ozpina, 30 g
  • - Arrautza bat
  • - Gorringo bat
  • - Kakao hautsa, koilarakadatxo bat
  • - Kanela hautsa, koilarakada erdia
  • - Gatza
  • - Zuringo bat orea itsasteko
  • Gaztanbera krema:
  • - Ricota, 400 g
  • - Azukre hautsa, 150 g
  • - Txokolate beltz tantak, 50 g
  • - Pistatxo txigortua
  • Banana eta limoi tofea:
  • - Bananak, 4 ale
  • - Limoiak, 2 ale
  • - Azukrea, 150 g
  • - Esne gaina, 125 g
  • - Gurina, 5 g
  • - Gatza
  • - Azukre hautsa
Prestaketa

Cannoliak:

Irinarekin sumendia egin, osagai guztiak erdian jarri eta eskuekin ore bat egin. Egoten utzi ondoren, arrabolarekin eta irin pixka batekin orea luzatu eta 10 zentimetroko diametroa duten xaflak moztu eta tutuetan bildu. Zuringoa erabili bi puntak itsasteko. Oliotan frijitu eta tututik atera.

Gaztanbera krema:

Gaztanbera ontzi batean sartu azukre hautsarekin eta ondo nahastu krema bat egin arte. Krema horrekin cannoliak bete eta batzuei bi puntetan txokolate malutak jarri eta besteei pistatxo txigortu eta txikitua.

Banana eta limoi toffea:

Kazola batean azukrea karamelizatzen jarri. Horixka dagoenean, bananak zatituta gehitu eta egin arte eduki. Esne gaina gehitu eta 5 minutuz irakiten eduki. Ondoren, sutatik atera eta gurinarekin lotu. Gatza jarri eta birrindu saltsa bat egin arte.

Bukaera:

Plater batean cannoliak beteta jarri eta gainetik banana eta limoi toffea eta azukre hautsa bota.