Azkenburukoak
Hur eta txokolate krema:
Azukrea, kakaoa eta esnea hautsan ontzi batean sartu. Hurra pralinea eta ura mikrouhin labean epeldu eta beste osagaiekin birrinduaz elkartu.
Gaileta orea:
Gurina bigundu eta beste osagaiekin nahastuko dugu. Orea filmarekin bildu eta txurro bat egin. Hotzean gorde. Orea zatitan moztu, zabaldu eta erdian hur eta txokolate krema koilarakadatxo bat jarri, bildu beste ore zati batekin eta izotzgailuan sartuko dugu. Hozten direnean, erretilu batean luzatu eta laberatu egingo ditugu 180ºC tan 10-12 minutuz.
Pizza gozoa:
Beste gaileta zati batekin eskuekin ondo luzatu borobiltzen pizza orea izango balitz bezala. Gainean hurra xigortu eta txokolate tanta batzuk luzatu eta laberatu egingo dugu. Labetik ateratzean, hozten utzi eta hur eta txokolate krema puntu batzuekin, banana xerra, mugurdi, piku atalak eta menta orri batzuekin apainduko dugu
Aurkezpena:
Bi gailetak egurrezko erretilu batean aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa