Azkenburukoak
Txokolate zuri eta beltz kremak:
Esne-gaina eta esnea banilla adarrarekin berotzen jarri, eta beste eltze batean, gorringoak azukrearekin nahastuko ditugu. Esnekiak berotzen direnean, bertara bota, eta egosten jarri irakin gabe, loditu arte. Txokolate zurira ¿ bota, eta ¿ txokolate beltzera. Hagaxkarekin ondo nahastu, eta hozten jarri ontzi batean.
Kakahuete galleta:
Ontzi batean, 3 osagaiak elkartu, eta ondo nahastu. Galleta forma eman, eta koko irinetatik pasa.
Txokolate esnedun krema:
Txokolate esneduna urtu, eta beste osagaiekin ondo nahastu hagaxka erabiliz. Hotzean gorde.
Txokolatezko palomitak:
Zartagin batean, artoa bota, tapa jarri, eta utzi palomitak egin arte. Txokolate zuri urtutik pasa.
BUKAERA:
Kristalezko ontzi batean, kakahuete galleta jarri. Hiru kremak nahasten joan. Palomitak jarri gainean, eta menda orriekin amaitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa