Azkenburukoak
Txokolate zuri krema:
Esnea eta esne-gaina berotzen jarri, irakin gabe, banilla adarraren haziekin. Bertara, gelatina orriak hezetuta gehitu, eta dena txokolate zurira bota. Hagaxkarekin, ondo nahastu urtu arte, eta, ontzi batean, hozkailuan gorde, estalita.
Gereziak eztiarekin:
Zartagin batera eztia bota, eta irakiten hasten denean, gereziak erditik moztuta eta hezurrik gabe bota. Lima azalaren birrindura eta zukua bota, eta murrizten denean, sutatik atera, eta menda orriak juliana eran moztuta gehitu, eta nahastu.
Galleta makilatxoak:
Ontzi batean, osagai guztiak sartu, eta eskuekin ondo oretu. Arrabolarekin luzatu irinaren laguntzaz. Labanarekin, makilatxo luzeak moztu, eta oliotan frijitu.
Pistatxo karamelizatuak:
Azukrea zartagin batean jarri, eta ur pixka bat gehitu. Utzi bi minutuz irakiten, eta pistatxoak gehitu. Bueltak eman karamelizatu arte. Erretilu batean luzatu, eta gatza bota. Hozten direnean, 2-3 zatitan moztu pistatxo bakoitza.
BUKAERA:
Txokolatezko edalontzietan, txokolate zuri krema jarri; gainean, gerezi karamelizatuak, eta ondoren, galleta makilatxoak iltzatu. Kakao hautsaz hautseztatu, eta pistatxo batzuk jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa