Azkenburukoak
Bizkotxoa:
Arrautza, azukrearekin batera, ontzi batean sartu, eta harrotu arrautza ondo altxa arte. Espatula batekin, irina, legamia eta gurina gehitu, bizkotxo ontzian sartu, eta 190 ºC-an laberatu. Denbora amaitutakoan, bizkotxoa ontzitik atera, eta hoztu.
Esne-gaina gaztarekin:
Ontzi batean, esne-gaina pixka bat harrotu, eta mascarpone gazta gehitu. Azukrea nahastu.
Marrubi ziropa:
Zartagin batean, azukrea eta ura gehitu, karamelua egin arte. Bertara, marrubi zukua, lima baten birrindura eta zukua gehitu, jengibre zati txiki batekin. Arto irina bota. Loditzen utzi, eta marrubiak erditik moztuta gehitu, irakinaldi txiki bat eman, eta sutatik atera.
BUKAERA:
Tartaren muntaia egiteko, oinarrian, bizkotxoa jarri. Marrubiekin inguratu. Erdian, esne-gaina gaztarekin jarri. Gainean, beste bizkotxo zatia jarri. Esne-gaina gaztarekin apaindu, eta marrubi ziroparekin amaitu. Menda orriak jarri apaintzeko. Soberan geratutako bizkotxo zatiak zartaginean gorritu, zati txikitan. Tartaren gainean jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa