Azkenburukoak
Azukrea, emultsionatzailea eta arrautzak irabiatu bitsa atera arte. Hori egin ondoren, irina, legamia eta banilla hautsa bota ondo nahastuta egotea lortu arte. Mahuka batean ipini, eta labeko paperean jarri. Laberatu 200 ºC-an 10 minutuz.
Hiru esneak nahastu, bizkotxoa zulatu, eta busti ondo geratu den nahasketarekin
Suitzar merengea egin, estali, eta erre.
Marrubi karamelizatuak:
Zartagin batean, azukrea karamelizatzen joan, eta marrubiak zatituta gehitu. Utzi kozinatzen marmelada bat bezala geratu arte.
Menda txokolatea:
Txokolatea urtu. Erretilu batean, menda orriak jarri, eta txokolatearekin busti. Hozkailuan sartu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa