Azkenburukoak
Kausera orea:
Irina, azukrea, gatza eta legamia ontzi batean sartu, eta ur epela gehitu, hagaxkarekin nahastu, eta oliba olioa sartu. Estali eta 20 minutuz pausatzen utzi.
Errezil sagarrak ore horretatik pasa, eta olio berotan frijitu; paperean xukatu, eta azukre eta kanela hautsetatik pasa.
Errezil sagarrak:
Sagarrak zuritu, haziak kendu, eta xerra loditan moztu. Ontzi batean sartu, eta beste osagaiekin nahastu eta estali. 20 minutuz beratzen utzi.
Kafe moussea:
Osagai guztiak elkartu, eta hagaxkarekin harrotu.
Txokolate saltsa:
Heltze batean, esne-gaina, ura, azukrea eta kakao hautsa sartu, irakinaldi bat eman, eta sutatik ateratzean, txokolate beltza gehitu; ondo nahastu, eta epeletan mantendu.
Bukaera:
Plater batean, sagar kauserak jarri. Ondoan, koilarakada bat kafe mousse, eta gainean, txokolate saltsa.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa