Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

San blas opilak eta anis erroskilak
San blas opilak eta anis erroskilak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • San blas opila:
  • Gurina, 17 g
  • Txerri koipea, 25 g
  • Azukrea, 65 g
  • 2 arrautza
  • Irina, 125 g
  • Legamia hautsan koilarakada txiki bat
  • Anis lurrina
  • Zuringo bat
  • Azukre.hautsa, 250 g
  • Limoi zuku tantak
  • Txokolate beltza idazteko
  • Anis erroskilak:
  • Irina, 275 g
  • Gurina, 25 g
  • Legamia hautsan, 7 g
  • Esnea, 25 g
  • Azukrea, 50 g
  • Gatza, 4 g
  • Arrautza bat
  • Gorringo bat
  • Limoi azal birrindura
  • Anis lurrina koilarakada bat
  • Frijitzeko olioa
  • Txokolate beltza
Prestaketa

San blas opila:

Sumendi bate eginez osagai guztiak sartu gurina urtuarekin. Eskuekin ore bat egin eta hozten utzi. Ondoren luzatu arrabolarekin, molderaekin moztu eta laberatu 170º C tan 15 minutuz. Labetik ateratzean gainetik azukre glasa jarri eta gogortzean txokolate urtuarekin "San Blas" idatzi.

Azukre glasa egiteko ontzi batean zuringoak limoi tanta batzuekin jarri eta azukre-hautsa gehitzen joango gara behar dugun lodiera lortu arte.

Anis erroskilak:

Osagai guztiak ontzi batean elkartu eta eskuekin ore bat egin. Arrabolarekin mahaiean luzatu irinaren laguntzaz. Bi molde desberdinekin moztu eta oliotan frijitu. Paperean xukatu eta hozten direnean erdiei azukre-hautsa bota eta beste erdiak txokolatearekin estali.

BUKAERA:

Erretilu batean aurkeztu opilak eta erroskilak.