Azkenburukoak
Tatin tarta:
Lehenik karamelua egingo dugu azukrea zartagin batean jarriaz. Behar dugun kolorea hartzen duenean, banilla haziak eta gurina zatika gehitu, ondo irabiatu eta labeko paper batean zabaldu. Hozten denean, ondo txikituko dugu hauts bihurtu arte, eta sagar zatituak hauts honetatik pasako ditugu tarta ontzian jartzeko. Labean egingo dugu 180 ºCan 20 minutuz. Orduan labetik atera, askatu duen zukua zartagin batean murriztu eta sagarren gainean hostore zulatuta jarriko dugu. Labera eraman berriro beste 15-20 minutuz, eta labetik ateratakoan buelta emango diogu plater baten laguntzarekin. Murriztu dugun zukuarekin sagar gainean distira emango diogu.
Idiazabal, intxaur eta ezti bolak:
Ontzi batean bi gaztak eta eztia elkartu, eta masa lodi bat egin. Hotzean gorde, eta ondoren bolak egin. Intxaur karamelatuak labanarekin txikitu eta gazta bolak hortik pasa.
Intxaur saltsa:
Intxaurrak zanpatu eta eltze batean sartu beste osagaiekin. Sutan jarri eta irakiten hasten denean su txikian jarri eta 25 minutuz egosi.
Aurkezpena:
Plater batean intxaur saltsa koilarakada bat sartuko dugu, gainean Tatin tarta errazio bat jarriko dugu, eta ondoan gazta eta ezti bolak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa