Azkenburukoak
Gazta krema
Esne gaina eta esnea berotzen jarri. Irakiten hasten denean, gazta krema, azukrea eta gatzagi hautsa gehitu, berrio irakiten jarri eta moldera bota. Hozten utzi.
Fruta tropikalak
Kazola batean azukre hezea urtzen jarri eta frutak zatituta botako ditugu. Karamelizatzen hasten direnean, mango purea gehitu, irakin bat eman eta hotzean gorde.
Gaileta orea hurrekin
Alde batetik, hurrak zartagin batean azukrearekin eta urarekin karamelizatu eta gero labanarekin txikituko ditugu.
Eta bestetik, gailetak hautsi eta gurin urtuarekin nahastu, zartaginean erre kurruskari gelditu arte, hurrak gehitu eta molde batean luzatuko dugu gazta krema bertara botatzeko eta hozten jarri.
Basafruitu nahaskia
Zartagain batean azukrea karamelizatu eta bertara basafruituak sartu. Pixka bat salteatu, menda hostoak juliana eran zatituta gehitu eta hotzean gorde.
Bukaera
Plater batean gazta tarta zati bat jarri eta gainean alde batetik koilarakada bat fruta tropikal bota eta bestetik koilarakada bat basafruitu. Menda hosto batzuk jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa