Azkenburukoak
Txokolatezko krepeak
Irina, kakao hautsa, esnea, azukrea, gatza eta arrautzak ontzi batean sartu. Gurina urtu eta bertara sartu, birringailuarekin ondo nahastu eta hotzean utzi ordu erdiz. Krepe zartagina ondo berotu eta krepeak hor egosi.
Txokolate saltsa
Ura eta esne-gaina azukrearekin berotzen jarri. Kakao-hauts bahetua gehitu. Irakinaldi bat eman. Nahastu, iragazi eta bero mantendu.
Esne-gaina marrubiekin
Esne gaina eta azukrea nahastu eta harrotu egingo dugu hagaxka batekin. Marrubiak txikitu eta esne gainarekin elkartu. Krep baten gainean 2 koilarakada jarri eta bildu.
Pistatxo karamelizatuak:
Azukrea ur pixka batekin zartagin batean jarri eta irakiten hasten denean, 2 minutu utzi eta pistatxoak sartu, karamelizatu arte.
Bukaera
Plater batean 2 krepe jarri eta gainetik txokolate saltsa epela botako diogu. Pistatxo karamelizatu batzuk txikitu eta gainetik hautseztatu
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa