Azkenburukoak
Pastel krema egiteko
Esnea eta banilla elkarrekin berotzen jarriko ditugu. Bol batean azukrea eta almidoia ondo nahastuko ditugu. Azukrea eta almidoia esnea eta esne-gaina dauden lapikora botako ditugu eta dena ondo nahastuko dugu. Hau dena ondo nahastuta dagoenean, arrautza gorringoak gehituko ditugu eta irabiatzen jarraituko dugu. Irakin bat emango diogu eta ondoren beste ontzi batera pasatuko dugu. Film paperarekin tapatuko dugu azalik ez ateratzeko. Hozten utziko dugu.
Ganache harrotua egiteko
Esnea, azukrea eta esne-gaina banillarekin batera 30 minutuz infusiontzen utziko ditugu. 60 edo 70 ºc hartu dituenean, gelatina orea botako dugu eta urtu arte itxarongo dugu. Gelatina urtu denean, nahasketa hau estaldura dagoen ontzira botako dugu. Irabiagailuarekin nahastuko dugu. Ondoren esne –gain hotza gehituko dugu eta berriz irabiagailuarekin dena ondo nahastuko dugu. Hau aurreko egunean eginda utzi behar dugu.
Marrubiak azukrearekin egiteko
Marrubiak garbitu eta zatitu egingo ditugu.
Mugurdi purea egiteko
Lapiko batean mugurdiak jarriko ditugu eta azukrea botako dugu. 25 minutu utziko dugu egosten. Ondoren iragazi egingo dugu, hazitxoak kentzeko.
Aurkezpena
Milorriaren gainean mugurdi purea zabalduko dugu eta honen gainetik ganache harrotua. Bukatzeko, marrubiak eta mugurdiak jarriko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa