Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Goxua txokolate saltsarekin
Goxua txokolate saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Bizkotxoa:
  • 3 arrautza
  • Irina, 100 g
  • Azukrea, 100 g
  • Krema gozoa:
  • Esnea, 225 g
  • Arto-irina, 12 g
  • Irina, 5 g
  • Azukrea, 30 g
  • Arrautza bat
  • Gorringo bat
  • Banilla adar bat
  • Esne gain harrotua:
  • Esne gaina, 200 g
  • Azukrea, 50 g
  • Gelatina, 2 g
  • Txokolate saltsa:
  • Esne gaina, 200 g
  • Ura, 50 g
  • Azukrea, 75 g
  • Kakao hautsa, 15 g
  • Txokolate beltza, 100 g
  • Karamelu saltsa:
  • Azukrea, 125 g
  • Ura, 75 g
  • Azukrea
  • Sopletea
Prestaketa

Bizkotxoa

Ontzi batean arrautzak azukrearekin altxa. Poliki poliki irina gehitu, erretilu batean luzatu eta laberatu, 180 ºC-tan 10 minutuz.

Krema gozoa

Esne guztia aldez aurretik haziak kendutako banillarekin egosi. Esnea 5 minutu inguru utziko dugu infusionatzen. Lurrintzailea kendu. Bol batean almidoia esnearekin disolbatu, hagaxka baten laguntzaz. Gorringoa, arrautza eta azukrea gehitu, eta ondo nahastu. Nahasketa hori esne beroaren gainean botako dugu, eragiteari utzi gabe. Krema  poliki-poliki irakin, zanpatu arte, hagaxka baten laguntzaz, etengabe eragin. Ontzi egoki batera iragazi eta gorde, plastiko batekin tapatuz.

Esne gain harrotua

Esne gaina azukrearekin ontzi batean sartu eta hagaxkarekin harrotu. Esne gain pixka bat berotu, gelatina urtu eta esne gain harrotuarekin elkartu. Hotzean gorde.

Txokolate saltsa

Eltze batean esne gaina, ura, azukrea eta kakao hautsa sartu, irakin bat eman eta, sutatik ateratzean, txokolate beltza gehitu, ondo nahastu eta epelean eduki.

Karamelu saltsa

Azukrearekin lehorrean karamelua egingo dugu. Nahi dugun kolorea hartzen duenean, ura gehitu eta sutan edukiko dugu loditu arte.

Bukaera

Tarta ontzi batean bizkotxo zati bat jarriko dugu, gainean esne gaina harrotua, beste bizkotxo zati bat, krema gozoa eta gainetik karamelu saltsa edo azukrea eta sopletearekin gorritu. Platerean zati bat jartzean, txokolate saltsa bota.