Azkenburukoak
San Jose krema errea
Esnea kazola batean jarri, kanela-zotzarekin eta limoi azalarekin batera. Irakiten hasten denean sutatik kendu, kazola estali eta egoten bat utzi.
Katilu batean, nahastu gorringoak azukrearekin eta arto-irinarekin, eta irabiatu ondo integratuta eta pikorrik gabe gelditu arte. Jarri iraztontzi bat katiluaren gainean eta iragazi esnea. Pasatu berriro lapikora eta jarri irakiten su ertainean, behin eta berriz irabiatuz, loditu arte.
Pasatu ontzi txikietara eta utzi hozten. Hoztutakoan, jarri hozkailuan. Zerbitzatzean, bota azukrea gainetik eta erre soplete edo azukre-erregailu batekin.
Erroskilak
Ontzi batean irina jarri eta beste osagaiak botatzen joango gara orea eskuekin lantzen goazen bitartean. 10 minutuz hotzean utzi eta denbora igaro ondoren mahaira ore zatitxo bat bota eta eskuekin luzatzen joan lukainka baten moduan. Zatitxotan moztu eta eta zati bakoitzari zuloa egi eraztun forma emateko. Oliotan frijitu gorritu arte, paperean xukatu eta beste erretilu batean azukre-hautsa bota gainetik.
Anana brotxeta azukre beltzarekin karamelatuta:
Anana laukitoxtan moztu eta brotxeta batean sartuko dugu. Zartagin bat berotu, gurin zati bat bota eta anana brotxeta gorritzen jarri. Azukre beltza bota gainetik. Bi aldetatik kolore polita hartzen duenean zartaginetik atera.
Txokolate edaria
Nahastu osagai guztiak, gurina izan ezik. Irakin su motelean 5 minutuz.
Sutatik kanpo, estali eta pasatu turmixa.
50 °C-ra jaisten denean, gehitu gurina.
Bukaera
Plater luze batean San Jose krema errea duen ontzia jarriko dugu. Horren gainean anana brotxeta eta ontziaren ondoan erroskilak. Edalontzi batean txokolate edaria jarri.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa