Azkenburukoak
Txokolatezko bizkotxoa egiteko:
Txokolate guztia bol batean jarriko dugu eta esnearekin urtzen joango gara pixkanaka-pixkanaka, dena bat egin arte. Dena ondo nahastu denean, azukrea eta olioa gehituko ditugu. Ondoren arrautzak banan-banan botako ditugu eta dena ondo nahastuko dugu. Azkenik irina, legamia zorroa eta gatz pixka bat botako dugu.
Suitzar merengea gurinarekin:
Tartaren betegarria eta kanpoko estaldura egiteko suitzar merengea gurinarekin erabiliko dugu. Lehenengo eta behin azukrea eta zuringo pasteurizatuak Maria bainutan egosiko ditugu, merengea lortu arte. Ondoren gurina batuko diogu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa