Azkenburukoak
Txokolate beltz moussea:
Ontzi batean esnea berotu eta gorringoa azukrearekin nahastuta gehitu. 85º C hartu arte eta txokolate beltzari botako diogu. Ondo nahastu txokolatea urtu arte eta esne gain harrotuarekin elkartuko dugu. Hotzean gorde.
Fruta konfitatua:
Marrubiak garbitu, zatitu eta ahabiekin eta azukrearekin nastuko ditugu. 20 minutuz utziko ditugu eta sutara eramango dugu 20 minutuz egosi daitezen. Geroko gorde.
Fruitu lehor karamelatuak:
Fruitu lehorrak zatitu eta labean txigortuko ditugu minutu batzuez.
Zartagin batean azukrea eta ura jarriko ditugu. 117º C-tara iristen denean, fruitu lehorrak sartu, sutatik atera eta bueltak emango dizkiogu, azukrea lehortuta geratu arte. Berriro sutara eraman eta bueltak ematen edukiko dugu karamelatu arte. Erretilu batean luzatu, hoztu daitezen.
Fruta naturala:
Fruta garbitu, zuritu eta zatituko ditugu.
Txokolate txirbilak:
Txokolatea urtu, espatula batekin luzatu eta gogortzen denean, espatularen bidez txirbilak aterako ditugu. Geroko gorde.
Bukaera:
Kopa batean, txokolate mousse koilarakada bat jarriko dugu. Gainean fruta konpota pixka bat jarri eta txokolate moussarekin estali. Alde batean fruta natural zati batzuk jarri eta beste aldean fruitu lehor karamelatuak. Txokolate txirbilak bota denetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa