Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Sagar-strudela mugurdi saltsarekin eta sagar kurruskaria
Sagar-strudela mugurdi saltsarekin eta sagar kurruskaria
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Strudel masa:
  • Irin lasaia, 400 g
  • 2 arrautza
  • Ekilore-olioa, 50 g
  • Ura, 60 ml
  • -Betegarria:
  • Sagar xerrak, 200 g
  • Limoi-zukua
  • Ogi birrindua eta txigortua
  • Korintoko mahaspasak, 35 g
  • Kanela, koilarakada txiki bat
  • Pinaziak, 15 g
  • Intxaurrak, 15 g
  • Gurin urtua, 15 g
  • Gatza
  • Glas azukrea
  • -Mugurdi krema:
  • Mugurdi-mamia, 200 g
  • Gorringoak, 60 g
  • Arrautzak, 75 g
  • Azukrea, 60 g
  • Gurina, 75 g
  • Gelatina orriak, 2 g
  • -Sagar kurruskaria:
  • Sagar bat
  • Glas azukrea
Prestaketa

Strudel masa:

Irinarekin sumendi bat egin eta olioa, arrautza eta gatza eta bi koilarakada ur gehitu. Dena nahastu eta 20 minutuz egoten utzi.

 

Betegarria:

Sagarrak zatitu, limoi-zukuarekin busti eta fruitu lehorrekin, kanelarekin eta koilarakada bat ogi birrindurekin nahastu. Ondoren, orea irineztatutako zapi baten gainean zabaldu, 5 minutuz utzi eta orea zabaldu fin-fin geratu arte. Gero, gurinarekin margotu (zenbait aldetan marmelada ere gehitu dakioke), fruta-orea gainean hautseztatu eta jarri. Ondoren, gainerako gurinarekin pintatu eta labean sartuko dugu, ondo gorritu arte. Glas azukrez hautseztatuta zerbitzatzen da.

  

Mugurdi krema:  

Mugurdi mamia berotzen jarriko dugu gorringo, arrautza eta azukrearekin, 85ºC arte eramango dugu eta, sutattik atera ondoren, gurina gehituko diogu. Pixkanaka birringailuarekin ondo emultsionatu ondoren, gelatina orriak hezetuta sartu, nahastu eta hotzean gorde.

 

Sagar kurruskaria:

Labe erretilu bat glas azukrez hautseztatu, sagar xerrak gainean jarri eta berriro azukrearekin hautseztatu. Labean sartu 80ºC-tan ordubetez.

 

Bukaera:

Plater batean mugurdi krema zabaldu, gainean sagar strudel zati bat jarri eta bi sagar kurruskari sartu eta tente tente jarri.