Azkenburukoak
Mascarpone krema
Arrautzak azukrearekin nahastu.
Sartu kontuz 400 g mascarpone kerma. Gehitu kontu handiz 200 g esne gain harrotu.
Fruitu gorri konpota
Mugurdi purea azukrearekin berotuko dugu. Irakitean fruitu gorri freskoak gehitu eta sutatik aterako dugu lapikoa. Limoi zukua gehitu eta hotzean gorde.
Kafe opila
Esne gaina hiru laurden igo eta gorde. Arrautzak azukrearekin irabiatu eta irina aldez aurretik legami hautsarekin nahastuta gehitu. Esne gain harrotua bota eta orea labe-plaka baten gainean zabaldu. 180ºC-tan 30 minutuz egosi. Hozten denean karratutxotan zatitu eta kafetan bustiko ditugu.
Opil makiltxoak
Kafe opil zati bat hartuko dugu eta makiltxo luzetan zatituko dugu. Laberako erretilu batean jarri eta lehortu arte labean sartuko dugu 170ºC tan.
Bukaera
Kopa batean kafe opil zati batzuk jarriko ditugu, Gainean koilarekada on bat maskarpone krema, ondoan fruti gorri konpota eta kafe opil makiltxo batzuk krematan sartuta utziko ditugu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa