Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate zuri krema txokolate beltzarekin
Txokolate zuri krema txokolate beltzarekin
Osagaiak
  • (4 pertsonarentzat)
  • Txokolate zuri krema:
  • - 2 arrautza gorringo
  • - Esne-gaina, 180 g
  • - Txokolate zuria, 150 g
  • - Kanela adar erdi
  • Txokolate beltz aparra:
  • - Esne-gaina, 120 g
  • - Zuringo, 160 g
  • - Txokolate beltza, 130 g
  • - Litro erdiko sifoia
  • - Gas karga bat
  • Hur karamelatuak:
  • - 30 hur
  • - Azukrea, 100 g
  • Anana eztiarekin:
  • - Anana erdia
  • - Lima 1
  • - Eztia
Prestaketa

Txokolate zuri krema

Lapiko batean, esne-gaina berotzen jarri kanela adar erdi batekin; irakitean, esne-gaina gorringoari gehitu, eta berriro su baxuan jarri, 80ºC-ra iritsi arte; orduan, txokolate zurira irauli, eta irabiagailu batekin ondo nahastu, platertxoetan zabaldu, eta hotzean gorde 2 orduz.

Txokolate beltz aparra

Esne-gaina berotzen jarri, eta, irakin baino pixka bat lehenago, txokolatera irauli; zuringoak gehitu, eta ondo nahastu birringailuarekin. Sifoia bete, gas karga sartu, eta pausatzen utzi.

Hur karamelatuak

Zartagin batean, hurrak azukre eta ur pixka batekin karamelatzen jarri, eta bueltak eman. Gorritzen direnean, labeko paper batera atera, hoztu arte.

Anana eztiarekin

Anana xerratu. Zartagin batean, txorrotada bat ezti bota, eta anana xerrak pasatu; plater batean jarri, eta limaren azal birrindua bota.

Bukaera

Txokolate zuri krema platertxoak hartu, eta anana xerrak jarri; ondoan, txokolate beltz aparra, eta, gainetik, hur karamelatu zatiak.