Itxi

Izarrak kalean

STARS. IZARRAK KALEAN

Maria Ereña izan da seigarren saioko irabazlea, Lekeition

EITB.EUS

EITB

Sodupeko gaztea Jon Perezekin lehiatu da finalerdian eta Sabin Guarestirekin finalean. Biak ederki aritu diren arren, azkenean, Mariaren gozotasuna gailendu da.

Lekeition izan dira Maria Amolategi eta Alex Sardui aste honetan, 'Stars. Izarrak Kalean' saioko seigarren programan. Euren talentua erakusteko irrikan dauden lau bakarlari ezagutu ditugu oraingoan: Jon Perez, Maria Ereña, Sandra Valbuena eta Sabin Gauresti.

Lehen finalerdia

Jon Perez gasteiztarra izan du aurkari Maria Ereñak lehen finalerdian. Berri Txarraken 'Min Hau' kanta abestu du Jonek, eta Jason Mrazen 'I'm Yours' kanta aukeratu du sodupeko neskak.

Bi emankizunak bukatuta, publikoak bota dituen txanponak zenbatu dituzte Alex Sarduik eta Maria Amolategik. Jonek 20,35 euro lortu ditu; eta Mariak, 23,39 euro. Beraz, Maria Ereña izan da lehen finalerdiko irabazlea.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdian, Sandra Valbuena gasteiztarra eta Sabin Guaresti amurrioarra izan dira taula gainean, nor baino nor gehiago. Jessie J.ren 'Price Tag' aukeratu du Sandrak; eta Old Crown Medicine Showren 'Wagon Wheel' kanta, berriz, Sabinek.

Txanponak zenbatzeko ordua iritsi denean, argi gelditu da ikus-entzuleen iritzia: 9,56 euro eman dizkiote Sandrari, eta 11,73 euro, Sabini. Honenbestez, amurrioarra izan da bigarren finalerdiko irabazlea.

Finala

Maria Ereña eta Sabin Guaresti lehiatu dira seigarren saio honetako finalean. Itoizen 'Lau Teilatu' abestia aukeratu du Mariak finalerako. Sabinek, berriz, Johnny Cashen 'Ring of Fire' kanta abestu du. Ikuskizun ederra eskaini dute biek, baina Maria Ereñak (35,83 euro) baino diru gutxiago eskuratu du Sabinek (17,70 euro). Maria Ereña sodupearra izan da, beraz, Lekeitioko irabazlea, 'Stars. Izarrak Kalean' lehiaketaren final handirako txartela eskuratuz.

tela eskuratuz.