Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Begoña Errazti eta ikastolen sorrera, gaur, "Itxi Liburuak" saioaren azken atalean

EITB Media

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, ikastolen lehenbiziko urteetan sakonduko du garai hartako protagonisten eskutik.

0:32
Begoña Errazti

Gaur gauean, 22:30ean, ikastolen sorreraz arituko dira "Itxi Liburuak" saioan. Honako honetan, Begoña Errazti politikari ohia irakasle lanetan jarriko dute, gaia modu originalean konta dezan. 

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, ikastolen lehenengo urteak oinarri gisa hartu, eta historiaren mamira joko dute. Besteak beste, lehenengo ikastola ireki zuten pisua non zegoen ikusiko dute.

Arangurenek ez ezik, urte haietako protagonistek ere lagunduko diote Begoña Erraztiri erronkari aurre egiten. Tartean izango dira Kontxita Beitia, Ana Sarobe eta Libe Goñi andereñoak; Lore Oñederra, egitasmoan parte hartu zuen lehenbiziko gurasoetako bat; Elvira Zipitriaren ikasle izandako Arantza Garaialde, eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu

Ondoren, bidean ikasitako guztia unibertsitateko ikasleei azaldu beharko die. Baina ez da nahikoa izango ikasitakoa hitzez hitz errepikatzea. Bere bizipenetatik abiatu eta modu original batean azaldu beharko du dena, ikasleen arreta bereganatu nahi badu.

"Itxi Liburuak" saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.