Helmuga
Igande goizean
Kawa Leauma Ordizia errugbi taldeko jokalaria gogoan, aste honetako "Helmuga" saioan
EITB Media
Horrez gain, Adur Amatriain surflari zarauztarra eta eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta June Garitano izango dituzte protagonista.
-
Kawa Leauma Ampo Ordizia errugbi taldeko jokalaria izango dute gogoan aste honetan
Aste honetako "Helmuga" iragan urte bukaeran ustekabean zendu zen Ampo Ordizia errugbi taldeko Kawa Leauma jokalariari omenaldi xumea eginez hasiko dute. Ondoren Adur Amatriain surflari zarauztarra ezagutuko dute. Bere aita Euskal Herrian olatu handietan aitzindarietakoa izan zen eta nolako enborretik halako ezpala.
Halaber, Beijingo Neguko Joko Olinpikoei begira, BAT Basque Teamek egindako erreportaje sailaren barruan bigarrena eskainiko dute. Eski alpinoan aritzen diren Aingeru Garay, Juan del Campo eta June Garitano izango dira protagonista.
Ana Ramosek gidatzen du "Helmuga" saioa, igandero, 11:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.