Itxi

Goenkale

Goenkale

Goenkale

Historian atzera

30 urte bete ditu "Goenkale" telesailak

EiTB

Kattalinen heriotza, Jose Mari eta Martin Lasa anaien amarena, izan zen Arraldeko biztanleen istorioak ekarri dizkigun telesailaren lehen eszena. 1994ko urriaren 3an eman zuten lehen aldiz.

03:32

30 urte igaro dira  Goenkale emititzen hasi zenetik. Guztira, 22 denboraldi egin zituen, 3.708 atal. Lehen atala 1994ko urriaren 3an eman zen, baina, gogoratzen al duzue nola hasi zen Arraldeko bizilagunen istorioak jasotzen zituen telesaila? Lehen denboraldiko lehen eszena ekarri dugu gogora.

Adineko emakume bat ageri da Arraldeko kaleetan zehar poliki-poliki oinez, eta itsasertzera iristen da. Atal horretan bertan geroxeago jakingo dugunez, Kattalin da emakume hori, Jose Mari eta Martin Lasaren ama. Hamar urte eman omen ditu ohean, jaiki ezinik, baina denen ezusterako altxatu egingo da eta bere burua itsasora botako du.

Horrelaxe hasi zen Jose Mari eta Martinen arteko liskarra, Goenkale telesaileko denboraldi hartako trama nagusia. Jose Mari Boga-Boga tabernako nagusia zen; Martin, berriz, bideoklubaren jabea. Amaren testamentuak bien arteko ezinikusia areagotu egin zuen; tartean, gainera, bien bikotekideak sartu ziren: Maria Luisa, Jose Mariren emaztea; Pilar, Martinen orduko bikotekidea, eta Begoña, Martinen emazte ohia.

Ikusi Goenkaleren lehen atala, oso-osorik.