Leire

Leire

Leire
Sara Cozar
Leire

Izarren ama da. Musika industriako jende pila batuko duen oso emanaldi berezia ospatuko da aurten Basakabin, eta Leire da ekitaldi hori antolatzeko arduraduna. Berak argi dauka, alabak bertan kantatzea nahi du, baina Maitane tartean egonik, gauzak ez dira errazak izango Leirerentzat.

Sara Cozar

Euskal aktorea da. "Goenkale" telesail famatuan lanean ibili ondoren, "Emaztegaiaren semea", "Hil arte bizi", "Maitasunaren ostean maitasuna" edo "Las mujeres de verdad tienen curvas" antzezlanetan jardun izan du. Zineman, 10 filmetan parte hartu du aktore moduan, horien artean daude 20.000 especies de abejas (2023),[3] Erlauntza (2020), Hil Kanpaiak (2020), eta Agur Etxebeste! (2019).

Donostiako 61. Zinemaldiaren inaugurazio-ekitaldian parte hartu zuen, eta Zinemaldiko Zinemira ataleko aurkezlea ere izan zen.2014an Huhezinema film laburren jaialdiaren aurkezlea izan zen, eta hurrengo urtean, Arrigorriagako 2015eko Film Laburren Jaialdiko epaimahaikide. AEKko matrikula kanpainetan ere parte hartu du.