Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Irailak 29

"Go!azen 10.0"ren aurrestreinaldi handia egingo da Donostia Zinemaldian, Belodromoan

EITB Media

Irailaren 29an da hitzordua, 18:30ean. Bertaratzen direnek lehen atalaren emanaldiaz gozatu ahal izango dute eta aktoreak aurrez aurre ikusi.

  • "Go!azen 10.0"ko lantaldea

    "Go!azen 10.0"ko lantaldea. Argazkia: EITB Media

"Go!azen" telesailaren denboraldi berria Donostia Zinemaldiaren barruan aurrestreinatuko da, datorren irailaren 29an, 18:30ean, Belodromoan, egingo den ekitaldi handian. Bertan, "Go!azen 10.0"ren lehen atala ikusteko aukera izango da. Gainera, aktoreek ikuskizuna eskainiko dute emanaldiaren aurretik.

Pausokak EITBrentzat ekoizten duen telesail musikalaren denboraldi berria berezia izango da: "Go!azen 10.0" izango da aurtengoa, eta 100 atalak gaindituko ditu. Orain arteko arrakastaren bidetik jarraituko du ekoizpenak, musika, umorea eta gai sozialak uztartuz.

Aktore eta pertsonaia berri ugari izango dira aurtengoan pantailaren atzean: Marina Ostolaza (Noa), Haizea Astrain (Lea), Xabi Elizalde (Aner), Ander Ayerza (Bosko), Unai Arana (Mattin), Unai Arrieta (Urtzi) eta Nerea Arriola (Maitane) Basakabira iritsiko dira. Gainera, aurreko urteetan protagonista izan ziren Nerea Elizalde (Garazi), Mikele Arizkorreta (Saioa), Maria Redondo (Zuri), Lorea Intxausti (June), Kimetz Etxabe (Gontzal) eta Andoni Agirregomezkorta (Oier) ere telesailean arituko dira. 

Denboraldiko hamar ataletan, egungo eta betiko talde eta abeslarien kanten moldaketak entzun ahal izango dira: ETS, Bulego, ZETAK, IZARO, Berri Txarrak, Maixa eta Ixiar, Sagarroi edo Izaki Gardenak, besteak beste.