Maialen Gurrutxaga
Donostiarra da, 33 urte ditu eta irakaslea da. Lasterkari sutsua den arren, ur bizitako piraguismoan aritu izan da betidanik. Talaia Bidea 30 kilometroko mendi lasterketan ezustekoa eraman eta erritmo ona mantendu ahal izan zuen; beraz, gogotsu da erronka honen aurrean.
Indarberritze arina du eta jaitsieretan trebea da. 'Beti aurrera' du lelo eta atzetik gaizki esaka ibiltzea gorroto du. Aldamenekoa laguntzeko prest agertzen da beti.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa