Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren hamabigarren etapa | EITB Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

profila etapa12

12. etapa Lizara - Hiru Erregeen Mahaia (3EM)

distantzia
9 km
desnibel positiboa
1.184 m+

Azken etapa; etapa erabakigarria bere horretan. Ez dago atzera bueltarik, bidea egina dago, orain azken txanpari estu heltzea soilik falta zaigu Euskal Herriko mendirik garaieneko gailurra gurea egin arte. Etapaz etapa dena eman arren, gordetako indarrak plazaratzeko ordua da.

9 kilometroko ibilbidea dugu aurretik, Linzatik atera eta 2.507 metroetaraino iritsi arte. Baldin eta zein urtaro aukeratzen dugun, elurra egon daiteke goian, eta agian, kranpoiak erabili beharko ditugu. Gaurkoan ez dago gorabeherarik, gora eta gora egitea besterik ez dugu, mendiari zor diogun errespetua hizpide izanik. 4,4. kilometroan ‘Gailurra Xtreme’n anoa-postua egongo da. Handik eta gailurrera 4 kilometro inguru izango ditugu.

Azpimarra dezagun, gainera, azken kilometroetako ibilbidea erabat aldatzen dela, eta tarte teknikoagoak igaro beharko ditugula, beraz, tentuz hartu eta zentzu guztiak bere horretan jarri. Mendia egiten izango dugun poztasun eta gozamenak ez du parekorik izango; beraz, goza eta sufri dezagun!