Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren hamargarren etapa | EITB Gailurra Xtreme

Gailurra Xtreme

etapa 10
  • Ana Ana
  • Maialen Maialen
  • Auxkin Auxkin
  • Beronika Beronika
  • Ane Ane
  • Aierdi
  • Amaia Amaia
  • Iñaki
  • Apalantza
  • Kalderete Kalderete
  • Larra
  • Nagore Nagore
  • Pata Pata
  • Unai Unai
  • Xabier Xabier
  • Irantzu Irantzu
  • Iban Iban
  • Txomin
  • Ione Ione
  • Tanit Tanit
  • Edurne Edurne
  • Arrate Arrate
profila etapa10

10. etapa Sallent de Gallego - Lizara

distantzia
43,6 km
desnibel positiboa
2.777 m+

Ibilbide guztiko etaparik gogorrena eta gorabeheratsuena dugu hamargarrena. 44,8 kilometro ditugu aurretik Sallent de Gallegotik abiatu eta Lizarara bitartean. Hasieratik, gainera, indarrak neurtu beharko ditugu 12,5 kilometroko igoera bat baitugu aurretik; ondoren, 14,5 kilometroko jaitsierari erreparatu beharko diogularik.

Bitarte horretan, horren esanguratsu eta historikoa den Canfranc Estaziotik igaroko gara. Han zentzu guztiak piztuta eduki beharko ditugu bide egokia hartzeko garaian, geltokiaren atzealdetik hartuta Canfranc herrira eramaten duena izango baita gurea.

Ondoren, bidean aurrera eginez, 7,5 kilometro egin beharko ditugu maldan gora. Eta, bukatzeko, Lizara bitarteko azken 8 kilometroak, aldapa gora eta behera egin beharko ditugu. Beraz, dosifikatzea ezinbestekoa izango da hankek desnibela biziki sufrituko baitute.