Eitb Kultura
ETB1-en eta ETB2-n
Arkitektura, herritarren zerbitzura, gaur gauean, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EiTB
Sortzaileak atalak Oier Iruretagoiena artista hartuko du protagonista.
Arkitekturaren aro berri bat hasi dugula uste dute arkitekto askok, herritarren eta erabiltzaileen zerbitzura dagoen arkitekturaren aro berria, hain zuzen ere. Mugak Euskadiko I. Nazioarteko Arkitektura Bienalak ideia horren inguruko hausnarketa proposatzen du Donostian, eta 'EiTB Kultura Transit' saioak hiriburuan zehar prestatu dituzten erakusketa eta ekitaldiak ezagutuko ditu.
Urtarrilaren amaierara arte zenbait erakusketa egingo dira Miramar jauregian eta hiriko hainbat galeriatan, arkitektura artearekin eta kulturarekin batzea helburu. Bertan jorratuko diren gai eta ideien artean, besteak beste, eraikinak paisaiaren parte bihurtzeko beharra, klima aldaketaren ondorioak, eta hirietan berrikuntzak eginez herritarren bizi kalitatea hobetzea daude.
Oier Iruretagoiena, Sortzaileak atalean
Sortzaileak atalean, berriz, Oier Iruretagoiena artista izango dugu protagonista. Errenteriarrak Tabakalerako 'Cale, cale, cale! Caale!!!' erakusketa kolektiboan parte hartu du. Bertan aurkeztu dituen eskultura eta horman itsatsitako testuez eta bere lanen sortze prozesuaz hitz egin digu. Izan ere, horren lanak eskultura, soinu eta testuaren arteko bidegurutzean kokatu ohi dira.
'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.