Itxi

Edozein Herriko

Edozein Herriko

Edozein Herriko

21:30ean

Iruñeko su artifizialak zuzenean, gaur gauean ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

"Edozein Herriko..." saioaren barruan eskainiko dira suak 23:00etatik aurrera Julian Iantziren eta Ilaski Serranoren eskutik.

  • Ilaski Serrano eta Julian Iantzi "Edozein Herriko..." saioan

    Ilaski Serrano eta Julian Iantzi "Edozein Herriko..."n. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko "Edozein Herriko..." saioak ere bi orduko iraupena izango du, eta, bertan, San Fermin jaietako su festaz gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek Julian Iantziren eta Ilaski Serranoren eskutik. Ikuskizuna Suediako Göteborgs Fyrverkerifabrik pirotekniak eskainiko du.

Aurreko egunetan bezala, Julianek eta Ilaskik Mikel Pagola Iruñeko su ikusgarrien zuzendari artistikoa izango dute lagun. Harekin batera, beste hainbat gonbidatu hartuko dituzte: Veronica Ferreira Pinto erraldoien konpartsako txistularia, Aitor Zubieta pilotari ohia, Igotz Mendez HOFE musikaria, Eneko Irigoien Puro Relajo taldeko kidea eta Dientes de Luna taldeko Aimar Cid.

"Edozein Herriko..." saioa 21:30ean abiatuko da ETB1en eta eitb.eus-en.