Urko Aristi | Bizirik programaren aurkezlea | EITB Bizirik

Bizirik

Urko Aristi

Aralarren itzalpean, Mailoen magalean, bada Nafarroan herri txiki eta dotore bat: Arribe. Bertan eman nuen haurtzaroa. Bertan ikasi nuen nire lan tresna maitatzen. Bertan ikasi nuen euskaraz maitatzen.

Lanak behartuta, hara eta hona ibili naiz azken urteetan. Aralar Irratian eta Mailope aldizkarian aurrena, eta txoritxoarenean gero: albistegiak, ''Bertatik Bertara'', ''EITB Kultura'', ''Bi errepidean'', ''Arratsaldero''... eta nola ez, eguraldi kontuetan. Hiriko zurrunbilotik ihesi, Arribera bueltatzen naiz maiz xamar, eta urteak joan urteak etorri, herriak ez ezik, herritarrek euren izaerari nola eusten dioten ikusi ahal izan dut. Eguraldiko mapan agertzen diren herri horiei aurpegia jartzera noan honetan, gauza batetaz ohartu naiz: izena eta izana, biak ematen dizkigula herriak. Eta izena desberdina izanda ere, izana beretsua dutela herri gehienek. Txikia badela haundi, edo txikiak egiten duela bat haundi. Ehunka Arribe badirela Euskal Herrian, alegia, eta batez ere, nirean bezelaxe, herria eraikitzen laguntzen duen milaka lagun badagoela bazterretan. Eta herrigintzan ari diren horiek omenduz, gustora dabil Arribeko mutil koxkor hori. Herriz herri, gure Euskal Herria bizirik dagoela erakutsiz.

Urko Aristi