Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Gari
Gari
Gari Iñaki Igon Garitaonaindia

Legazpi, 1967

Hertzainak musika taldeko abeslaria izan zen hamar urtez, eta, 1993an taldea desagertu ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion. 1995ean grabatu zuen lehenengo diskoa, eta atzetik etorri dira beste zortzi.

Erreferente bat da euskal musikan, bai 1980ko hamarkadan taula gainean erakutsitako jarrera apurtzaileagatik, bai eta horren ostean egindako lanagatik ere. Horren erakusgarri da Hertzainakeko Josu Zabala taldekidearekin 2019ko azaroan Bilboko Kafe Antzokian emandako kontzertuaren arrakasta eta ohiartzuna.