Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kike Amonarriz, gaurko "Biba Zuek!" saioko protagonista

EITB

Euskaraldia izango du ardatz saioko bigarren tarteak. Horrez gain, Marta Elvirak Dani Alvarez Radio Euskadiko esataria elkarrizketatuko du.

  • Kike Amonarriz

    Kike Amonarriz. Argazkia: EITB

Gaur, azaroaren 20an, "Biba Zuek!" saioko lehen orduan, beste pertsona batzuen alde egiten diren ekitaldiak izango ditu programak ardatz. Hau da, platoan izango diren gonbidatuek asko maite duten pertsona baten alde ekimen politak eta eredugarriak egitea erabaki dute. "Zuregatik" izenpean landuko dute gaia Asier Maia bidelagun dutela.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte, bigarren Euskaraldia egingo da. Euskaraldia erdigunean jartzeko asmoz beraz, bigarren orduko gonbidatua Kike Amonarriz soziolinguista eta Topaguneko lehendakaria izango da saioan. EITB Taldeko hedabideek ere Euskaraldiari jarraipen berezi bat eskainiko diete, horrela, ETBko eta irratietako saioek eta eitb.eus-ek erreportajeak, elkarrizketak eta albiste nabarmenenen kronikak eskainiko dituzte. Esaterako, azaroaren 21ean ere, Kike Amonarriz ETB1eko "Arte[faktua]" saioan izango da gonbidatu.

Kikerekin batera, Marta Elvirak Dani Alvarez Radio Euskadiko irrati-esataria eta euskaldun berria elkarrizketatuko du.

Gainerako kolaboratzaileak aldiz, Jon Garate, Ainhoa Vitoria eta Aritz Ganboa artzaina izango dira.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.