Biba Zuek
18:00etan
Marino Lejarreta txirrindularia izango da gaur "Biba Zuek!" saioan
EiTB
Horrez gain, "COVID-19a eta gazteak" gaia jorratuko dute hasierako solasaldiaren tartean, eta Jon Artano, Ana Goitia, Jon Garate, Izaskun Moyano eta Mikel Elizegi izango dituzte kolaboratzaile.
-
Maddalen Arzallus eta Xabier Sukia, "Biba Zuek!" saio berriko aurkezleak. Argazkia: EiTB.
Gaur arratsaldean, Marino Lejarreta txirrindulari ohia izango da "Biba Zuek!" saioko gonbidatua. Aurretik, solasaldiaren tartean, "COVID-19a eta gazteak" gaia jorratuko dute. Horretarako hainbat gazte gonbidatu dituzte saiora: batzuk gaixotasuna sufritu dutenak eta beste batzuk, berriz, positibo eman ez arren COVIDari aurre egiteko jarreran zeresana dutenak. Solasaldi horretan erantzun bila Asier Maia irakasle eta idazlea izango dute bidelagun.
Jon Artano, Ana Goitia, Jon Garate, Izaskun Moyano eta Mikel Elizegi kolaboratzaileak ere izango dituzte saioan eta, egunero bezala, Aritz Ganboa Aralarreko artzainarekin egingo dute bat. Zehazki, artzain txakurren inguruan aritu da Aritz, duela bi urte berak irabazi baitzuen Euskal Herriko artzain txakur lehiaketa.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izango dugu ikusgai, zuzenean, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.