Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB

Baserria

Maider Ginea
Maider
Adina:43 urte
Lanbidea: Tabernaria
Lekua:Ordizia/Zumarraga
Maider Ginea

"Beti esan izan dut bordeak gustatzen zaizkidala. Jende hori beti, con toda la amabilidad del mundo dabilena, venga, cállate!" 

Maider Ginea ordiziarra kaletarra da, baina 10 urte daramatza Zumarragako baserri batean bizitzen. Xabier Zaldua aizkolariarekin ezkonduta dago. Etxean ez dute animatu "Baserria" saioan parte hartzera, eta horrek hain justu, gehiago motibatu du. Bi seme-alaba ditu eta saioaren jarraitzaile sutsuak dira. 10 aldiz ikusi omen dituzte atal guztiak. 

 "Bordeak" gustatzen zaizkio Maiderri, ez ditu pertsona atseginak ikusi nahi. Halaber, ez da isilik gelditzen den horietakoa. "Isilik geratu behar badut, sutan jartzen naiz. 25 urterekin baino moderatuagoa naiz, hori bai", aitortzen du. 

Ez zaizkio gezurrak gustatzen, ezta jende "exageratua" ere; "barre egiten, negar egiten artista direnak ez zaizkit gustatzen". Oro har, jendea errespetatzen duela dio, nahiz eta batzuetan pixka bat kostatu. Ez da lehiakorra, sufrimendu gaitasunik ez duela aitortzen du.

"Baserria" saioan, bikote bezala nahiago du mutilen batekin lehiatzea, gizonezkoekin hobeto moldatzen delako.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
1:15

Maider Ginea, agintzea gustuko duen baserritar ordiziarra

Maider Gineak 43 urte ditu eta ordiziarra den arren Zumarragan bizi da, baserrian. Espero du bere bikotea serioa izatea, bera bezala. Aitortu du ez dela isilik gelditzen den horietakoa, eta agindu egiten duela. Goienetxeatarren taldean egongo da, eta Telmo zumaiarra izango du bikote.