Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
"Perroflauta eta baserritarra, nahasketa perfektua da"
Homosexualek ere indarra badutela erakusteko asmoz dator Camilo "Baserria" saiora. Argala izanda, ahularen itxura emango duela uste du eta irudi horrekin hautsi nahi du. Barne indar handiko pertsona dela baieztatu nahi du.
Orokorrean, pertsona lasaia, eskuzabala eta irekia bezala definitzen du bere burua. Hala ere, pikatzen den horietakoa dela eta batzuetan harro puntu bat izan dezakeela ere aitortzen du.
Moda ikasten ari da Bartzelonan eta jostea oso gustuko du. Saioko petoa "tuneatzeko" irrikaz dago; zerbait berezia jarri eta "gauza miragarriak egingo" lizkioke. Horrez gainera, generoan ez du sinesten; beraz, aurreko garaietan maskulinotzat eta femeninotzat jo izan denarekin apurtu ohi du, makillajea eta gustuko duen arropa erabiliz.
Bestalde, oso gustuko ditu "perroflautak"; alegia, irudi narras edo zarpail xamarra duten lagunak. Bere ustez, "perroflauta" eta baserritarra nahastuta, emaitza perfektua lor daiteke.
Camilo Astiz, Lesakako moda ikasle kaletarra
Camilo Astiz kaletarrak 21 urte ditu eta, Lesakakoa den arren, Bartzelonan bizi da bertan moda ikasten ari da eta. Bengoetxearren taldean egongo da, eta Bidane sunbildarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa