Baserria saioko lehiakideak: 12 baserritar eta 12 kaletar | Baserria EITB
FABORITOA
"Eguneko 24 ordutan naiz ertzaina"
Ez da telebistako saio batean agertzen den aurreneko aldia. Gontzalek Izan Invictusen hartu zuen parte 2017an eta badu eskarmentua. Ofizioz ertzaina da 34 urteko donostiarra. Txikitatik izan da bere ametsa, eta berak dioen moduan "24 orduko jarrera eta izaera dut nire lanarekiko".
Horretarako fisikoa asko zaintzen du, eta baraualdiak egiten ditu osasuntsu egoteko. Bere zaletasunen artean, suzko armak, zuzenbidearekin zerikusia duten liburuak eta testuak irakurtzea, eta txakurrekin paseatzea nabarmenduko genituzke.
Gontzali ez zaizkio legeak urratzen dituzten pertsonak gustatzen, zuzenbidearen aldekotzat du bere burua. Auto-kontrolerako abilezia du, pazientzia handia baitu. Eta argi du zer egin behar duen lehia honetan irabazteko.
Gontzal Viaga ertzaina, saioa irabazteko zer egin behar den dakien kaletar donostiarra
Gontzal Viagak 35 urte ditu eta kaletar donostiarra da. Egoera fisiko onean egotea funtsezkoa da bere lanean, ertzaina baita. Egunean 24 orduko jarrera dauka bere lanarekiko. Laguntasuna polita dela dio, baina saioa irabazteko lagun bat traizionatu behar badu, traizionatuko duela dio. Oso praktikoa da, eta badaki zer egin behar duen saioa irabazteko. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Gari Lauzirika Gordoako baserritarra izango du bikote.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa