Arte[faktua]
12:50ean
Kike Amonarriz euskal filologoa, gaur, "Arte[faktua]"n
EITB
Horrez gain, euskararen egoera aztertuko dute Garikoitz Goikoetxearekin, Altsasuko Arkaitz liburu denda bisitatuko dute eta Joxean Agirre eta Ane Beltran de Heredia ezagutuko dituzte.
-
Kike Amonarriz. Argazkia: EITB.
Kike Amonarriz euskal filologoa izango dugu aste honetako "Arte[faktua]" saioko protagonista. Euskararen bidegurutzetik lana argitaratu zuen iaz, Elkar argitaletxearen eskutik; urte hauetan guztietan gure hizkuntzaren inguruan egindako hausnarketa eta bildutako datu guztien inguruko lan dibulgatzailea. Atal horren bitartez, "Arte[faktua]"k Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egingo du.
Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetaria eta Galtzaundi Euskara Taldeko zuzendaritza kidea batuko da Mendiola eta Amonarrizen arteko solasaldira. Azken urte hauetan euskararen inguruko kazetaritzan Kikek duen erreferenterik nagusiena da Goikoetxea. Euskararen egungo egoeraz arituko dira, besteak beste.
Aste honetan, Altsasuko Arkaitz liburu dendan izango gara Arte saltzaileak atalean. Bertako Elena Aldasorok dendaren historiaz edota bere esperientziaz hitz egingo digu.
Bestalde, Joxean Agirre idazlea zertxobait gehiago ezagutzeko parada izango dugu Arte[egilea]k tartean.
Horretaz gain, Ane Beltran de Heredia 2020ko Maria Markotegi sarietako irabazleak Nire aitaren fusila liburua gomendatuko digu.
Hori guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, gaur izango da ikusgai "Arte[faktua]" saioan, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.