Ahotsak
22:00etan
Hiru abesbatza lehiatuko dira gaurko 'Ahotsak' saioan, Elorrion
EITB
Eibarko Koro Gaztea, Oiongo Prudentzio Egunsentia eta Ugaoko Sarea abesbatzek parte hartuko dute.
Julian Iantzik eta Hibai Etxebarriak aurkezten duten 'Ahotsak' saioa Elorrioko plazan izango da gaur gauean. Bertan, hiru abesbatza ikusiko ditugu nor baino nor: Eibarko Koro Gaztea, Oiongo Prudentzio Egunsentia abesbatza eta Ugaoko Sarea abesbatza.
Taldeek Hibai Etxebarria musika adituaren aurrean bi abesti eskainiko dituzte, beraientzat esanguratsua eta estetikoki erakargarria den kokaleku batean. Puntu gehien lortzen duen abesbatza izango da garailea, eta zortzi saioetako irabazleak Donostiako finalean elkartuko dira. Bertan jakingo da nor den 'Ahotsak' saioko koru garailea.
Lehen atalean, Bermeon izan ziren, eta Hernaniko, Gorlizko eta Algortako abesbatzek hartu zuten parte. Bigarren atalean, ordea, Gasteizen izan ziren, Atarrabia, Trapagaran eta Getariako abesbatzekin.
'Ahotsak' gaur izango da ikusgai 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en.