Ugaoko Sarea Abesbatza
2003an sortu zen Ugaoko Sarea Abesbatza, Irma Rutkauskaiteren zuzendaritzapean eta Ugaoko Udalaren laguntzarekin. 34 ahots mistok osatzen dute korua eta euskal musika, abesti propioak, musika klasikoa eta erlijio-musika jorratzen dituzte, besteak beste. Gaur egun Jose Angel Robles da abesbatzaren zuzendaria, 'Ahotsak' saioan bozeramaile lanak Olga Zabalak egingo dituen arren.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa